Itsas hegaztiak

Itsasoa habitat duten hegazti guztiak hartzen dira itsas hegaztitzat, hala pelikanoak nola kostaldekoak. Jakina, kostaldekoak dira behatzen errazenak, baina kostaldean era behatu daitezke beste hegaztiak.
Nagusiki, itsas hegazti gehienak urteko sasoi bitan ikus daitezke: migrazioien sasoian eta negualdian. Migrazioak udaberrian eta udazkenean egiten dituzte eta negualdian neguko hilabeteetan. Sasoi horietan, ekaitz gogorreko egunak dira itsas hegaztiak begiztatzeko unerik onenak, Izan ere, ekaitza dagoenean hegaztiak kostaldera hurbiltzen dira eta behaketa errazagoa da.
Ikus ditzakegun hegaztien artean, hauek dira aipagarrienak: hainbat espezietako kaioak, haietako batzuk oso bakanak gure lurraldean, hala nola kaio hegaluzea eta Sabine antxeta, gabai iluna, gabai arrea eta beste gabai espezie batzuk; alzidoak (pinguinoaren antzeko espezieak) eta haiekin batera martinak, pottorroak eta lanpernak, zangak, ubarroiak, itsas ahateak eta txenadak, besteak beste.
Asís

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Siempre desde la buena educación y sin faltar el respeto a nadie, si no eliminaré el comentario realizado. Muchas Gracias. D.Tomás.