Maskara Gorria

Houat uharteko biztanleek, azaroaren 26an, San Esteban egunez, noraezean zebilen itsasuntzi bat begiztatu zuten itsasaldean. Untziko lematokian gizon bat zegoen. Berak aurpegia maskara gorri batez estalita zuen. Uraren indarrak kostalderantz bultzatzen zuen untzia eta , hala ere, maskaradun gizonak ez zuen laguntzarik eskatzeko batere keinurik egiten. Untzia haitzetai hurbil zegoenean olatu handi batek astindu zuen eta okerturik utzi zuen bertan. Maskara gorridun gizona ez zen mugitu eta untziaren gainaldeko zama guztia uretara erori zen irristaka. Laster haizea norabidez aldatu zen eta untzia itsas zabalerantz bultzatzen hasi zen., untziaren atzaldea uharteko bizilagunei erakutsiz. Orduan ikusmen ona zutenek garbi irrakurri ahal izan zuten untziaren izena: San Esteban.
Bat-batean, Maskara gorridun gizonak bozgorailu bat hartu eta uharterantz zuzendu zuen. Haizearen txistuen artean eta olatuen burrundadaren erdian honako hitzak entzun ahal izan ziren:
-Itsasora erori dena neurea da eta bila itzuliko naiz San Esteban gauez!
Ondoren untzia desagertu egin zen lanbroen artean.
Biharamunean haizea gelditu egin zen eta itsasoa baretu zen. Uharteko biztanleak haitzetara hurreratu ziren itsasbehera aprobetxatuta. Bertan San Esteban eroritako hainbat kutxa eta kupel aurkitu zituzten. Harrapakin ederra! Erretiluak, petxerak, mahaitresnak, kopak, kikarak , zopaontziak, eta den-dena zilar trinkozkoa.
Ohartu baino lehen urtebete igaro zen eta gabonekin batera San Esteban eguna iritis zen. Herrikoek, urduritzen hasita, apaizarengana joatea erabaki zuten, San Esteban untziko ondasunen arazoa konpontzeko. Baliteke maskara gorridun kapitaina deabrua bera izatea. Apaizak, asko pentsatu ondoren, aholkua eman zien San Esteban gauez hartutako zilar guztia nork bere ateren aurreran uzteko. Horrela, kapitaina itzuliz gero, bere ondasunak berreskuratu ahal izango zituen. Erabaki horrek ez zituen erabat gogobete bertako bizilagunak eta guztiak ibili ziren zelatan auzokoek euren aberastasunak ateratzen ote zituzten. Kontua da azkeneaan ez zuela inork ezer atera. Gaua heldu zen eta haitzen aldean zebilen mutil bat ikaratuta joan zen herrira esanez untzi handi-handi eta beltz-beltz bat hurbiltzen ari zela. Orduan jendeak apaizari kasu egitea pentsatu zuen eta zilarrezko ontzi eta tresna guztiak atera zituzten. Biharamunean batzuek esan zuten gauerdian maskara gorridun kapitaina ikusi zutela atez ate ibiliz bere ondasun guztiak bertan zeudela frogatzeko. Ohitura sustraitu egin zen eta urtero, San Esteban gauez, Houat uharteko biztanleek etxeko ate aurrean ipintzen dituzte zilarrezko gauzak, maskara gorridun kapitainak ikusi ahal izateko.
Erlantz

1 comentario:

Anónimo dijo...

Erlantz buen trabajo, se nota que estás hincando el codo. Además aprovecha porque queda muy poquito para acabar el curso.
ENHORABUENA. ¿Se dice ZORIONAK? Estoy aprendiendo mucho con vosotros.
AGUR, NIRE LAGUNA.

Encuesta de Álvaro:

Queridos lectores, vamos a hacer una encuesta que espero que contesteis sobre el blog. Con los datos que obtengamos realizaremos los cambios que pensemos que hay que modificar.
Muchas gracias.Álvaro.

¿Qué es lo que más te gusta del blog?

¿Te gusta que cada mes cambiemos de música?

De estos famosos, ¿Cual te gusta mas?

¿En qué idioma te gusta leernos?

Nos lees desde...