Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

Roger Ackroiden hilketa

Idazlea: Ágatha Christie.
Argitaletxea: Igela.

Ágatha Christiek beti izan du ospe ona. Askoren ustez, misteriozko nobeletan, ez dago bera bezalakorik.
Nik “Roger Ackroiden hilketa” irakurri dut soilik. Bertan, pertsonaia aberats baten erailketaren ikerketa kontatzen da.
Hilketa gertatzen den kapitulura iristean, liburuak harrapatu egiten zaitu.
Orrialde bakoitzean zerbait berria gertatzen da: arrasto berriak, pertsonai susmagarriak....eta abar.
Zalantzarik gabe, Christie anderearen eleberien muina amaieran dago.
Agatharen liburuetan, pertsonaia susmagarriena ez baita inoiz hiltzailea izango.
Normalean, susmo gutxien pizten duen pertsonaia izango da hiltzailea. “Roger Acroiden hilketa” eleberria, bi egunetan irakurtzeko gai izan nintzen. Amaitu eta gero, lau egun eman nituen hortzak elkartu ezinean, liburuaren amaiera ikusgarriaren eraginez.
Erlantz

Zugatik


Idazlea: Pasqual Alapont.
Argitaletxea: Elkar.
Cristina eta Ramon elkarrekin maiteminduta daude, eta Valentzian bizi dira.
Egun batean, ordea, Cristinak Londresera joan behar du.
Ondorioz, Ramon bakarrik gelditzen da Valentzian.
E-mail bidez jarraitzen dute harremanetan, baina bizimondu horrek hainbat gora behera ekarriko ditu.
Urruntasuna dela eta, harremanari eusteko zailtasunak gero eta handiagoak izango dira, etab.
Liburua gazteentzako aproposa da, bertan adierazten baita zein zaila den pasioari eustea, elkarrengandik urrun egonda. Edonori gertatu ahal zaio. Liburua benetan interesgarria da.
Erlantz

Liburua


Idazlea: Kirmen Uribe.
Argitaletxea: Elkar.
Garmendia eta Amalio lagunak dira, baita behartsuak ere.
Garmendiaren indarrari esker, lanpostu bat lortu dute Bufalo Bill-en zirkuan.
Baina, denbora pasatu ahala, ospetsu bihurtzearekin batera, harroputz galanta bilakatu da Garmendia, eta bere lagun minaren adiskidetasuna galdu du.
Amaliok lana uztea erabakiko du, eta bere herriara itzuliko da, Garmendia bakarrik utzita.
“Garmendia Errege” liburu ona da. Adiskidetasunari buruz hitz egiten du eta argí adierazten du askotan zer gertatzen zaingun: txorakeria baten eraginez adiskidetasuna bukatu egiten dela. Lagun bat galtzen duzunean, nola sentitzen zaren ere ederki isladatzen du. Azkar irakurtzen da, eta, elkarrekin daudenean, zenbait abentura entretenigarri bizi dituzte bi adiskideek.
Erlantz

Jara


Idazlea: Jasone Osoro.
Argitaletxea: Alfaguara –zubia.

Liburu hau dezente gustatu zait, gure andineko neska eta mutilentzat pentsatuta baita. Pertsonaia nagusiak Jara (neska lotzati bat ) , Ihintza (Jararen lagunik onena ), Urko (Jararen maitea) , Xabat (auzokide berria )eta nora (Xabatzen arreba) dira. Hasieran, Jara Urkorekin dago eta Ihintza Jazzekin, baina gauza harrigarriak gertatzen dira, eta azkenean Jarak festa batean Ihintza eta Xabat elkarri musuka ikusten ditu, baita Nora eta Urko ere.
Hori dela eta, Jarak Bartzelonara joan nahi du. Bestalde, Ihintza zorabiatu egiten da, eta anorexia duela konturatzen dira. Maiteminen eta lagunen arteko harremanei buruzko liburua da. Lagunak oso garrantzitsuak direla adierazten digu liburu honek. Liburuari puntuazio ona ematen diot, baina, nire ustez, marrazki gehiago izan behar lituzke.
Erlantz

KLIMA ALDAKETA III

Arazo honi aurre egiteko, beharrezkoena da energia iturri berriztagarriak gehiago erabiltzea. Zorritzarez, energia iturri berriztagarriek (halanola, eguzkia, haize, ura) erregai fosilen erabilera murrizten lagun dezaketen arren, herrialde garatuek oraindik ez dituzten gehiegi erabiltzen. Baina guk zer egin dezakegu gure eguneroko bizitzan? Lehenik eta behin, oinez edo bizikletaz ibil gaitezke. Bestela, garraio publikoa erabili. Bigarrenik, autoa hartu behar izanez gero, ekologikoki (90 kilometro orduko abiadura )gidatze komenigarriena da. Hirugarrenik, ez eros lakak edanko produkturik ;atmosferara isurtzen dituzten gasek ozono-geruza desegiten baitute. Laugarrenik, kontsumo gutxiko aparatuak erostea garrantzitsua da. Azkenik, erosketak egiten, oihalezko poltsak erabili, plastikoaren kontsumoa murrizteko.

Klima aldatzen ari da. Batzuei kosta zaie onartzea, baina gizakiak eta planetako beste izakiak jadanik klima aldaketaren ondorioak pairatzen ari dira. Denon esku dago, beraz, eguneroko bizimoduan ingurumenaren alde lan egitea.
Erlantz

KLIMA ALDAKETA II

Azken mende honetan berotegi-efektua eragten duten gasak ugaritu egin dira gizakien jarduera dela eta. Beroketa globala atmosferan gas batzuen kontzentrazioa handietzaren ondoriora da. Dudarik gabe, giza eta industria jarduerak direla eta, horiek (karbono dioxidoak (CO2) batez ere) berotegi efektua eragin dute. Azken hamarkadetan arazoa larritu egin da, petrolioa, ikatza eta gas naturala bezalako erregai fosilak gehiegi erabiltzeagatik, baita prozesu industrialengatik ere. Azken ehun urteotan, nabarmen hazi da munduko energia kontsumoa. Energiaren %70, gutxienez, herrialde garatuek kontsumintzen dute eta energia horren %78 erregai fosiletatik lortzen da. Desoreka handia reagiten du horrek; herrialde batzuek sekulako etekina ateratzen dute, eta beste batzuk, aldiz, pobrezian geratzen dira.
Etorkizunean, klima-aldaketaren ondorioak uste baino larriagoak izango dira. Alde batetik, itsasoaren mailaren igoerak dakartzan ondorio larriak pairatuko ditugu. Best alde batetik, euriteen maiztasuna aldatuko da. Bestalde, Nazio Batuen ingurumenaren ordezkariak adierazi zuen beroketa globalaren ondorioz oinarrizko elikagai batzuen uzta –gariarena, arrozarena, artoarena, etab.-%30 inguru murriz daitekela datozen 100 urteetan. Gainera intsektuen bitartez transmititzen diren gaixotasunak (malaria, adibdez) areagotuko dira. Datu batzuen arabera, berotegi efektua reagiten duten gasen isurketak murriztu ezean, beroketa globalaren urteko kostua 300 billoi dolarrertaz irits daiteke 50 urteren buruan.
Erlantz

KLIMA ALDAKETA I


Aldaketari aurre egitea da XXI. Mendeko erronka nagusienetakoa. Azken 15 urteean izan dira historiako 10 urte beroenak. Klima aldaketari buruz egin berri diren ikerketek frogatzen dutenez, gizakiaren jarduerak ragin nabarmena du asken 50 urteean izan den beroketan. Bestak beste, aipatzeko da berotegi-efektua, izan ere, horren ondorioz, klimak epeldu egingo direla aurreikusten da. Gizakiaren jarduaren eraginez, atmosfearen konposizio kimikoa aldatzen ari da, berotegi efektua eragiten duten gero eta gas gehiago isurtzen baitira airera.
Eguzki energiak planetako klima eta atmosfearen egoera baldintzatzen ditu. Eguzki izpiek atmosferako gasen kontra jotzen dute. Gas horiek berotegi hormen eginkizuna beteten dute; eguzki izpiak barnean geratzen dira eta berotu egiten gaituzte. Hori gertatuko ez balitz, lurreko tenperatura orain baino askoz hotz handiagoa izangoa litzateke eta Lurreko biztza ere oso bestelakoa izango litzateke. Berotegi-efektua fenomeno naturala da, bizitzarako beharrezkoa. Atmosferako gasek astiro-astiro itzultzen dute eguzki izpien energia eta, horrela, tenperatura ez da jaisten.
Erlantz

Bonsaiak 3


Udaberria bonsaia erosteko garai egokiena da. Zuhaitza erosi eta lur egokirikez badago, edota bonsaiak sustrai asko baldin baditu, beharrez koa izaten da birlandatzea. Hori udaberrian egin daiteke soilik. Zuhaitz bat erosten denean, komeni da horren fitxa eskatzea. Hor izen botanikoa eta izen arrunta azaltzen dira; baita adina, espeziea....eta zuhaitzak izan beharko lukeen itxura ere.

Bestaldez azpimarratu behar da, bonsaiak zuhaitzak direla, eta aire librean bizi behar direla. Horregatik, lehio handi eta argitsuaren ondoan jarri behar dira beti. Gelan jarriz gero, beroa ematen duten etxetresna elektrikoetatik urritu egon beharko dute.

Bonsai ura behar duenean busti behar da soilik. Ur gehiegi botaz gero, sustraiak usteldu egiten dira. Azken aholku bat: bonsai ureztatzeko euri-ura erabili, etxekoak kloroa izan ohi du eta.
Erlantz

Bonsaiak 2


Gaur egun leku askotan daude salgai bonsaiak, nahiz eta denda guztiek konfiantza-maila bera ez eskaini. Saltoki batzuetan bizirauteko aukera gutxi duten bonsaiak saltzen dira, gazteegiak edo espezie tropikalak direlako: ficus, sageretia,serisa, carmona. Tropikalak deigarriagoak dira bertakoak baino, baina ez dira hain ondo egokitzen gure klimara, batez ere toserá, eta horregatik landarea galdu egiten da sarritan hilabete batzuen buruan.
Landare tropikal horiek merkeagoak dira bertakoak baino, eta zenbait lekutan eros daiztezke 20 euro baina gutxiago ordainduta. Mintegi espezializatuetan beste bonsai-mota batzuk ere saltzen dira, helduagoak eta klimara egokituagoak, baina batzuetan mila eurotik gora ordaindu behar da.
Bonsai bat landu nahi duenari gomendatu behar diogu joan dadila mintegi espezialitatu batera eta, batez ere erosketa egin aurretik jo dezala bonsai-elkarteran batera oinarrizko gauza batzuk ikasteko.

Gainera, aurre-bonsai autokno 1lantzen hastea komeni da, hau da, landarea den bitartean erostea, eta ez zuhaitz gogor bihurtu eta gero. Horrela, eta teknika desberdinak apliktuz, landarearen garapen-jarraipena egingo da, eta nork guztuko itxura emango dio zuhaitzari. Baina, ez ahaztu prozesua oso geldoa dela eta zuhaitzak urte asko behar dituela heltzeko, eta bien bitartean bat baino gehiago aspertu egiten dela.
Erlantz

Bonsaiak 1


Eguraldiaren eraginez Euskal Herriko paisaia oso berdea da eta zuhaitz mota asko ditu. Baso eta haranetan, landare asko ikus ditzakegu: haritzak, pagoak, pinuak.... dena den, ezin dugu ahaztu gero eta zuhaitz gutxiago dagoela. Horregatik, natura babestea garrantzitsua da. Jakina denez, edozein zuhaitz mota “bonsái” bihurtu daikete.

Bonsaien hazkuntzat gero eta zale gehiago ditu. Zuhaitz txiki-txiki hauen zale kopuru handienetakoa du Espainak. Arrakasta horren giltzetako bat hemengo eguraldi paregabea da, zuhaitzak hazteko baldintza egokiak egoitzen ditu eta.

Hasteko, esan beharra dago, “pen-zin” hitzak zuhaitz txikia esan nahi duela txineraz. Hain zuzen, hortik dator “bonsái” izena. “Bonsai” hitzak, loreontzian landutako zuhaitza esan nahi du. Landaketa era hau duela 2.000 urte baino gehiago ezagutzen dute Txinan. Adituek diotenez, zuhaitz horiek ahal itxura dutenez, badirudi zuhaitza normalak baino geihago zaindu behar direla. Baina, egia esan, arbolak bezain sendoak dira bonsaik txikiak.

Tamaina askotako bonsaiak daude, txikienak hamar bat zentímetro ditu eta handienak metro bat bahino gehiago. Baina gehien eskatzen dituzten bonsaiak 30-50 zentímetrokoak izaten dira. Handiak profezionalentzat gordetzen dituzten.
Erlantz

Usain txarrak


Jirafa ar zaharrek usain txarra omen dute, eta hori gutxi izango balitz, oso urrititik usaindu omen daitezke.

Hala ere, zorte ona dute: eltxoek ez dituztielako ziztatzen.

Usain horrek gaixotasunengandik ere babesten ditu, izan ere, hain uaiin txarra izanda, bakteriak ez dira jirafen gana hurbildu ere egiten.

Biologoek ez dakite nondik datorren usain txar hori.

Erlantz.

Aro berriko gaixotasunak

Aditek ondorioztatu dutenaren arabera, Interneteko irabiltzaileek eta bideo-jokoekin jolasten diren gazteen %30ek mendekotasuna garatzen dute, eta psikologoen laguntza behar izaten dute. Hori dela eta adituen esanetan, arazoan duen pertsonak 8 urte inguru dituenean diagnostiko bat egitea komeni da, hilabete gutxitan arazoa konpon baitaiteke.
Gerorako utziz gero, egoera larritua eta arazoa kroniko bihur daiteke.
Erlantz.

Txakur lapurra


E.Roel norbegirrak gasolindegi batean lan egiten du.

Umeek beraren gasolindegitik txokolatinak lapurtzen zituztela pentsatzen zuen Roelek.

Hala, zeaztatzea erabaki zuen.

Harrituta geratu zen, poliziari deitu eta gero, kamerak erakutsi baitsuen lapurra Konan izeneko txakur bat zela.
Erlantz.

Potoloentzako bigarren eserlekua:


Hegazkinean erosoago bidaiatzeko, pertsona potoloek merkeago erosi ahal izango dute bigarren eserlekua.
Horrelako kasuetan, pertsona hauei %35eko beherapena egingo zaie eserlekuen prezioan, edo hori da behintzat hegazkin konpainiek adierazitakoa.
Frantziako pertsona gizenen elkartean oso ondo hartu dute ideia.
Erlantz.

Surfa:

Surfa itsasoan egiten den kirola da eta urte askotako bizia duela esan daiteke.
Azkenaldian, ordea, surfaren fama handitu egin da eta gero eta jende gehiagok egiten du kirol hori.
Zenbait kasutan, gainera, bizitza ulertzeko modu bat bezala kontzideratzen da surfa.
Kirol honetan ohol bat erabiltzen da olatuen artean mugitzeko.
Olatuen indarraz bailatzen da itsasertzera heltzeko.
Kirol hau egiteko, surfeko oholaz gain beste hainbat elementu ere behar dira.
Hala nola , neoprenozko jantzia, uraren tenperatura baxueztati babesteko eta ukalondoetarako eta belaunetarako eta belaunetarako babesgarrik.
Erlantz

Parapentea:

Beti esan da gizakiaren ametsetako bat hegan egitea dela.
Parapentea, airean libre ibiltzeko sentsazioa bici daiteke; baina, jakina, ausardia behar da horretarako.
Betiere, zuhur jokatu behar da.
Parapentea nahiko kirol berria da, eta NASAko ingeniarien lanetandu jatorra.
Hain zuzen, NASAkoek zenbait trenza asmatu zituzten, espaziora bidaltzen zituzten ontziak lurreratu edo ilargiratzeko, eta tresna haiek parapentearen aurrekariak dira.
Parapenteak haizea primeran aprobetxatzen du, bai planeatzeko, bai hegan egiteko ere. Lehenik eta behin, hiruzpalau eguneko ikastaroa egin behar da oinarrizko teknikak ezagutzeko eta memperatzeko.
Nahiko teknikak erraza da; haizraen ezaugarriak antzematea zailagoa da, ordea.
Ondoren, hegan hegiteko ordua helduko da Monitorearen laguntzrekin egin ohi dira hegaldi guztiak.
Parapente federazioak pilotu titulua ematen du, nork bere kabuz hegan egiteko, baina titulu hori lortzeko azterketak bat gainditu behar da, alde praktiko eta teorikoekin.
Denaden, bada beste modu bat hegan egitea zer den jakiteko: 2 laguntzeko parapente batean, minitorearen ondoan joatea “pakete” bézala bizipenaz goztzeko.
Hori guztia, 55 euroren truke egin daiteke.
Erlantz

Abentura kirola

Arrisku kirolen jarraitzaile asko dago gazteen artean, eta baita hain gazteak ez direnen artean ere.
Izan ere, kirol hauek eguneroko ohituretatik ihes egiteko eta une zirraragarriak bizitzeko
aukera ematen dute.
Asko dira abentura kirolak: parapentea, puenting-a, eskalada, arroila jaitsiera, etab.
Dena den, moda honek ere badu bere alde txarra: kirol hauetan, hildakoak ere izaten dira tarteka.
Horregatik, ezinbestekoak da segurtasun neurriak hartzea.
Berez, edonork parte har dezake abentura kiroletan, baina kirol hauek ez dira gomendagarriak arazo kardiobaskularrak edo urduritasun arazoak dituztenentzat ezta epileptikoentzat eta bertigoa duenentzat ere.
Bestalde, haur txiek eta arriskurik nahi ez dutenek, hobe dute horrelako kirolik ez egitea.
Erlantz

Hiztegia:

POLICÍAS REBELDES 2


Mike Lowrey eta Marcus Burnett elkarrekin lan egiten duten bi polizia dira, baina beraien bizimodua eta izera erabat desberdinak dira.
Filmean oso trafikatzaile arriskutsu baten kasuez arduratuko dira.
Baina gauzak konplikatuko egingo dira, Marcusen arreba, Syd, bisitan azaltzen denean, hau ere trafikatzaile bera harrapatu nahian baitabil ezkutuan.
Hirurak saiatuko dirak frogak bilatzen trafikatzaile espetzeratzeko.
Gainera, New Yorkera egindako bidaia batean Mike eta Syd elkarrekin maiteminduko dira, baina mutilaz ez da ausartuko bere lankideari ezer esaten.
7 urte pasatu eta gero, filmearen bigarren zatia aurkeztu dute.
Laterketak, jazarpenak tirak eta umore beltza dira filmaren ezaugarririk nagusiak.
Erlantz.

Open Range

Charley Waite , Boss Spearman, “Button” eta Mose Harrinson cowboy-ak dira.
Denak izaganetik ihes egiten ari dira.
Behin, Mose herri batera joan zen janariaren bila eta herritar batzuek jipoitu egin zuten.
Hau gertatu ondoren, herritarrak cowboyen kanpamendura joan ziren eta bertan Mose hil eta “Button” zauritu zuten.
Charleyk hau medikuaren kontzultaran eramango du, eta Sue emakume alai eta jator ezagutuko dute.
Bi gizonak, mendebaldeko legeari jarraituz, herritarren kontra borrokatzea erabakiko dute. Baina barne gatazka ere izango dute.
Erlantz

Encuesta de Álvaro:

Queridos lectores, vamos a hacer una encuesta que espero que contesteis sobre el blog. Con los datos que obtengamos realizaremos los cambios que pensemos que hay que modificar.
Muchas gracias.Álvaro.

¿Qué es lo que más te gusta del blog?

¿Te gusta que cada mes cambiemos de música?

De estos famosos, ¿Cual te gusta mas?

¿En qué idioma te gusta leernos?

Nos lees desde...