Argitaletxea: Igela.
Ágatha Christiek beti izan du ospe ona. Askoren ustez, misteriozko nobeletan, ez dago bera bezalakorik.
Nik “Roger Ackroiden hilketa” irakurri dut soilik. Bertan, pertsonaia aberats baten erailketaren ikerketa kontatzen da.
Hilketa gertatzen den kapitulura iristean, liburuak harrapatu egiten zaitu.
Orrialde bakoitzean zerbait berria gertatzen da: arrasto berriak, pertsonai susmagarriak....eta abar.
Zalantzarik gabe, Christie anderearen eleberien muina amaieran dago.
Zalantzarik gabe, Christie anderearen eleberien muina amaieran dago.
Agatharen liburuetan, pertsonaia susmagarriena ez baita inoiz hiltzailea izango.
Normalean, susmo gutxien pizten duen pertsonaia izango da hiltzailea. “Roger Acroiden hilketa” eleberria, bi egunetan irakurtzeko gai izan nintzen. Amaitu eta gero, lau egun eman nituen hortzak elkartu ezinean, liburuaren amaiera ikusgarriaren eraginez.
Erlantz
No hay comentarios:
Publicar un comentario