
Nagusiki, itsas hegazti gehienak urteko sasoi bitan ikus daitezke: migrazioien sasoian eta negualdian. Migrazioak udaberrian eta udazkenean egiten dituzte eta negualdian neguko hilabeteetan. Sasoi horietan, ekaitz gogorreko egunak dira itsas hegaztiak begiztatzeko unerik onenak, Izan ere, ekaitza dagoenean hegaztiak kostaldera hurbiltzen dira eta behaketa errazagoa da.
Ikus ditzakegun hegaztien artean, hauek dira aipagarrienak: hainbat espezietako kaioak, haietako batzuk oso bakanak gure lurraldean, hala nola kaio hegaluzea eta Sabine antxeta, gabai iluna, gabai arrea eta beste gabai espezie batzuk; alzidoak (pinguinoaren antzeko espezieak) eta haiekin batera martinak, pottorroak eta lanpernak, zangak, ubarroiak, itsas ahateak eta txenadak, besteak beste.
Asís
No hay comentarios:
Publicar un comentario